Athletic Club
Lesio larria
Ruiz de Galarretak belauneko aurreko lotailu gurutzatua haustu du
Erredakzioa
Eibarko jokalari gazteari egin zaion azterketaren ostean ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura antzeman zaio. Zuri-gorria ia sei hilabete futbol zelaietatik at egongo da.
-
Iñigo Ruiz de Galarreta PSVren aurka. Argazkia: EFE
Iñigo Ruiz de Galarreta eibartarrari egin zaion azterketaren ostean ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura antzeman zaio. Hurrengo egunotan, Athleticek azaldu duenez, jokalariak traumatologiako kontsulta pasatuko du hurrengo pausoak zehazteko. Hala ere, badirudi ia sei hilabete futbol zelaietatik at egongo dela, eta denboraldi oso galduko du.