Athletic Club
EA Sports Liga
Gol festa San Mamesen (7-1)
L. E. A. | EITB MEDIA
Athleticek gozatu egin du San Mamesen Jauregizarrek, Nico Williamsek (2), Maroan Sannadik, Oihan Sancetek, Gorka Guruzetak eta Iñaki Williamsek egindako golekin.
-
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Athletic aise gailendu zaio Valladolidi San Mamesen, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan.
Zuri-gorriak erasora atera dira lehen hasieratik neurketa lehenbailehen erabakitzeko helburuarekin. Valladoliden atea inguruan zenbait arrisku jokaldi sortu ostean, Mikel Jauregizarrik aurretik jarri ditu lehoiak 10. Minutuan egindako golarekin. Pasea Nico Williamsek eman dio.
18. minutuan, Jauregizarrek berak bigarrena egiteko aukera izan du, baina Hein atezainak erantzun bikaina eman dio.
Eta 33. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Mamadou Syllak egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Ondorengo jokaldian, Nico Williamsek jokaldi ikusgarria egin du area barruan, atera zaizkion aurkari guztiak gaindituta, Athleticen bigarrena egiteko.
Zortzi minutu geroago, Maroan Sannadik bere lehen gola egin du talde bilbotarrarekin ezkerretik egindako eraso batean. Sancetek baloia Yuriri utzi dio eta zarauztarraren erdiraketa Maroanek Valladoliden ate barruan sartu du.
Atsedenaldiaren aurretik beste gol bat egiteko denbora ere izan dute lehoiek. Oihan Sancetek sartu du, gol ederra, Mikel Jauregizarrek emandako pasea aprobetxatuta.
(Albistea osatzen ari gara)