Itxi

Athletic Club

Erretiroa

De Marcosek erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

EITB Media

Oscar De Marcos Athleticen jokalariak jakinarazi du 2024-2025 sasoi amaieran futbola utziko duela.

7:18
Oscar De Marcos

Oscar de Marcos Athleticen jokalariak asteazken honetan, otsailaren 19an, jakinarazi du bere kirol ibilbideari amaiera emango diola denboraldi amaieran. Guardiakoak (Araba) futbola utziko du, zuri-gorrien lehen taldean 16 denboraldi eman ostean.

Otsailaren 19an, Lezaman, kapitainak taldekideei adierazi die erretiroa hartuko duela. De Marcosek dioenez, erabakia hartu du "taldeak dituen helburuak zentzumen guztiekin eta indar handiagoz lor ditzan".

Athletic EA Sports Ligako sailkapeneko laugarren postuan dago 24 jardunaldi jokatuta, eta Europa Ligako final-zortzirenetara sailkatuta dago. Txapeldunen Ligarako txartela lortzea eta Europa Liga irabazten saiatzea ditu jomuga Bilboko taldeak.

Otsailaren 16an, Guardiako futbolariak 560. partida zituen jokatuta Athleticen lehen taldearekin; hala, bada, klubaren historian talde nagusiarekin partida gehien jokatu dituen futbolarien sailkapeneko bigarren den Iker Muniainen parean jarri zen. Jose Angel Iribarrek jokatu ditu Athleticen neurketa gehien: 610, guztira.

De Marcosek 35 urte ditu. Errege Kopako titulu bat eta Espainiako Superkopa bi irabazi ditu Athleticekin.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
30 09:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera
15 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
30 12:00 - 14:00 SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski
30 15:10 - 16:30 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia
30 16:00 - 18:00 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera
30 16:30 - 20:00 PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II
31 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen