Itxi

Athletic Club

Bazkideen kuotak, izoztuta

Bazkideek babesa eman diote Urrutiari aurrekontuak onartuta

Erredakzioa

2,5 milioi euroko superabita izan zuen Athleticek iazko denboraldian. Denboraldi honetarako aurreikusitako superabita 42,8 milioikoa da. Bazkideen kuotek ez dute igoerarik jasango.

11:54
Urrutia

Athleticeko bazkideek klubak aurkeztutako aurrekontuak onartu dituzte Euskalduna Jauregian egin den Bazkideen Ohiko Batzarrean. 2011-2012 denboraldian, 2,5 milioi euroko superabita izan du Athleticek, eta 2012-2013 denboraldirako aurrekontuak, 42,8 milioiko superabita du aurreikusita.

Batzarra Euskalduna Jauregian egin da, eta 19:30ean hasi da 375 bazkide konpromisario aurkeztuta. Iazko aurrekontua onartzeko (2011-2012 denboraldia), 511 bazkidek baiezkoa eman dute, 56ek ezezkoa, 17k zuriz bozkatu dute, eta 9 boto balio gabeak izan dira. Denboraldi honetako aurrekontuaren bozketaren emaitzak, honakoak izan dira: 508 boto alde, 59 boto kontra, 21 boto zuriz eta 5 boto baloi gabeak izan dira.

Bazkideen kuotak izoztuta geratuko dira. Iragan denboraldiko prezioak mantenduko dira bazkideen kuotetean.

Josu Urrutiak argi utzi du Mediaproren aurkako salaketa jarrita dagoela, eta aurrera doala. Mediaprok 11,4 milioi zor dizkio Athletici izako telebista eskubideekin.

2011-2012 denboraldiko aurrekontuaren onarpena:

Alde: 511 boto

Kontra: 66 boto

Zuriz: 17 boto

Balio gabeak: 9 boto

2012-2013 denboraldiko aurrekontuaren onarpena:

Alde: 508 boto

Kontra: 59 boto

Zuriz: 21 boto

Balio gabeak: 5 boto