Itxi

Athletic Club

43 milioi dituzte fitxatzeko

Arsenalek Llorente fitxatzeko ahalegin berezia egitea erabaki du

Erredakzioa

Arsene Wenger entrenatzailearen lehentasuna da Athleticeko aurrelaria, eta Italiako SportMediaset webguneak dioenez, klubak 43 milioi jarri ditu entrenatzailearen esku, neguko merkatuan fitxatzeko.

  • Arsene Wenger, Guardiolarekin, Txapeldunen Ligako Arsenal-Bartzelona baten. Argazkia: EFE

Fernando Llorenteren egoerak Europako talde askoren interesa piztu du azken asteotan. Italiako SportMediaset webguneak dioenez, Arsenal Llorente fitxatzeko ahalegina egiteko prest dago.

SportMediaseten arabera Arsenalek 43 milioi euro jarri ditu Arsene Wenger entrenatzailearen esku, neguko merkatuan nahi duena fitxatzeko. Wengerren nahia Athleticeko aurrelaria fitxatzea da.

"Aurrelari espainiarra fitxatzea da gure helburu nagusia, Van Persiek utzitako tokia betetzeko", adierazi du Arsene Wenger Arsenaleko entrenatzaileak.

Gunnerrek badakite Athleticek ez duela Llorenteren etete klausulatik behera dagoen kantitate bategatik negoziatuko, baina talde ingelesa esfortsu bat egin, eta Athleticekin hitz egiteko prest dago.