Itxi

Athletic Club

Hilabete 'arraroak'

Athleticen azken sei hilabeteetako kronologia

Erredakzioa

Bilboko klubean eta bere ingurunean azkenengo sei hilabeteetako gertakizun garrantzitsuenen eta tirabiren bilketa.

  • Marcelo Bielsa, Lezaman. Argazkia: EFE

    Marcelo Bielsa, Lezaman. Argazkia: EFE

Kronologia:

Maiatzak 9: Europa Ligako finala. Atletico Madril-Athletic (3-0).

Maiatzak 13: Athleticek liga Levanteren aurkako porrot gogorrarekin bukatzen du (3-0).

Maiatzak 25: Errege Kopako finala. Athletic-Bartzelona (0-3).

Maiatzak 26: Denboraldia baloratzeko Bielsak jokalari guztiak Lezaman biltzen ditu.

Ekainak 3: Bielsak urtebetez Athleticen jarraitzea erabakitzen du.

Uztailak 2: Zuri-gorriek denboraldiaurreari hasiera ematen diote.

Uztailak 5: Marcelo Bielsak, prentsaurrekoan, Lezamako lanak 'lapurreta eta iruzurra' direla esaten du.

Uztailak 6: Athletic Bielsak Lezamako lanen inguruan egindako adierazpenetatik aldentzen da.

Abuztuak 7: Fernando Llorentek Athletic utzi nahi du, eta Zuzendaritza Batzordeari adierazten dio.

Abuztuak 13: Josu Urrutiak Llorente ez dutelako salduko argi uzten du.

Abuztuak 16: Bayern Munichek Javi Martinez fitxatu nahi duela konfirmatzen du.

Abuztuak 22: Marcelo Bielsa: Ez naiz Llorente eta Javi Martinez taldean geratzeko oztopoa’.

Abuztuak 28: Javi Martinez, Athleticen baimenik gabe, Munichera doa eta mediku-froga egiten du.

Abuztuak 29: Bayern Munichek Javi Martinezen fitxaketa ofizialki gauzatzen du.

Irailak 8: Javi Martinez Lezamako hezia gainditzen ahalegintzen da.

Urriak 1: Fernando Llorentek lan saioa uzten du, Bielsarekin hika-mika izan ostean.

Urriak 4: Marcelo Bielsak jokalariei iragan denboraldiaren bukaeran emandako hitzaldia hedabideetara bideratzen dute.