Itxi

Athletic Club

6 HILABETERAKO

Athleticek ofizial egin du Alex Padilla Pumasen arituko dela, utzita

EITB MEDIA

Hasiera batean, lagatze epealdia sei hilabetekoa izango da; alabaina, klub zuri-gorriak eta talde mexikarrak akordio hori urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere.

  • Alex Padilla, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: EFE

    Alex Padilla, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: EFE

Athletic Clubek eta Pumas izenarekin ezagunagoa den Club Universidad Nacional taldeak akordioa lortu dute Alex Padilla atezainak sei hilabetez utzita joka dezan Mexikoko taldean. Halaber, bi taldeek akordioa beste urtebetez luzatzeko aukera izango dute, hots, 2026ko ekainaren 30era arte.

Lagapenak jokalaria erosteko aukera ematen dio Pumasi, eta, aldi berean, Ibaiganeko erakundeak zarauztarra berrerosteko eskubidea izango du.

Padillak 2029ra arte berritu du kontratua bilbotarrekin, eta aurtengo denboraldian bost partida jokatu ditu Valverderen aginduetara. Atezaina Mexiko Hirian dago, osasun-azterketa egin diote, eta dagoeneko sinatu du kontratua Pumasekin.