Athletic Club
Lezama
Gurpegui: 'Filtrazioa txarra izan da, aldageletan arauak daudelako'
Erredakzioa
"Bi egun zail izan ziren. Baina akatsetatik ikasi beharra dago eta berriz gertatuko ez dela ziur nago, inorentzat ona ez delako", adierazi du kapitain zuri-gorriak entrenamenduaren ostean.
"Bi egun zail izan ziren, Pragako porrotarekin jarraitu zutelako batez ere. Baina akatsetatik ikasi beharra dago eta berriz gertatuko ez dela ziur nago, inorentzat ona ez delako", ziurtatu du Gurpeguik Lezaman entrenatu eta gero.
"Filtrazioak daudenean edo norbaitek prentsari zerbait esaten dionean, nork esaten duen, nola eta testuingurua ezagutzea ondo legoke", erantsi du nafarrak.
"Hitzaldi luzea izan zen, baina ez dakigu zenbat grabatu duten. Azaldu dena ezagutzen dugu bakarrik, eta guztien onerako gehiago ez ateratzea espero dugu. Futbola gizartea bezala dago, gizartearen ispilua da", argudiatu du.
Aldagela "alaiagoa" da
Duela hamar urte debuta egin zuenean aurkitutako aldagela eta egungo taldekideen arteko ezberdintasunak azaltzeko eskatu diote kazetariek Gurpeguiri. Orain "alaiagoa da, gazteagoak direlako", adierazi du.
"Belaunaldiak aldatzen dira eta Aduriz, Murillo edo ni heldu ginenean, lotsatiagoak ginen. Egungo gazteak irekiagoak dira eta aldagela alaiagoa da. Baina konpomisoa eta lana berdinak dira, ez dira aldatu", errepikatu du.