Athletic Club
Baja
Ander Herrerak lesio muskular moderatua dauka eskuineko zangoan
Agentziak | EITB MEDIA
Bizeps femoralean duen lesioaren ondorioz, jokalaria ez da taldekideekin entrenatu eta “lesioaren bilakaeraren zain” dago, Athleticek aditzera emandakoaren arabera.
-
Ander Herrera, Osasunaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Ander Herrerak "lesio moderatua dauka bere eskuin hankako bizeps femoralean" eta "bakarka" ari da Lezaman entrenatzen. Erdilaria "bere lesioaren bilakaeraren zain" dago.
Ondorioz, Herrerak ezin izango du asteazkenean Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko duen partidan egon. Klubak ez du aurreratu jokalariak zenbat denbora eman beharko duen jokatu gabe, baina litekeena da datozen partidetan jokatzeko moduan ez izatea.
Herreraren lesioaren ondorioz, Ernesto Valverdek ezin ditu jokalari guztiak erabili.