Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Pragan

Erredakzioa

Zuri-gorriek garaipena lortu nahi dute Europa Ligako I multzoko sailkapenaren goialdera gerturatzeko. Llorente eta Herrera deialdian sartu ditu Bielsak.

  • Athleticen azken entrenamendua Pragan. EFE

    Athleticen azken entrenamendua Pragan. EFE

Athleticek Sparta Pragaren aurka jokatuko du ostegun honetan (19:00etan) Txekiar Errepublikako hiriburuko Generali Arenan. Europa Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldia izango da jokoan, eta zuri-gorriek garaipena lortzea dute helburu.

Astea, nahasia izan da Bizkaiko taldean: Realaren aurka derbia galdu zuten. Bielsak eta Llorentek eztabaida gogorra izan, eta aurrelaria entrenamendutik bota zuen entrenatzaileak. Dena den, Bielsak deialdian sartu du Llorente, baina deialdiko berritasun nagusia Ander Herrera da. Ebakuntza egin zioten iragan hilabetean, eta osatuta dago jada. Taldearekin bi lan saio eginda, Herrera deialdian sartu da.

Ustezko hamaikakoak:

Sparta Praga: Tomas Vaclik; Tomas Zapotocny, Jiri Jarosik, Ondrej Svejdik, Manuel Pamic; Marek Matejovsky, Josef Husbauer, David Pavelka, Ladislav Krejci; Vaclav Kadlec, Leonard Kweuke.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Castillo; Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Muniain, Isma Lopez; eta Aduriz.

Epailea: Manuel De Sousa (POR).
Zelaia: Generali Arena.
Ordua: 19:00.