Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Herrera eta Llorente, Pragarako deialdian

Erredakzioa

Sparta Praharen aurkako partidarako jokalarien zerrenda eskaini du Marcelo Bielsa entrenatzaileak.

  • Ander Herrera eta Fernando Llorente, Lezaman. Argazkia: EFE

    Ander Herrera eta Fernando Llorente, Lezaman. Argazkia: EFE

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Pragara bidaiatzeko: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Isma Lopez, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Castillo eta Ekiza.

Zuri-gorriek Sparta Praharen aurka jokatuko dute, ostegun honetan (19:00etan), Europa Ligako multzoen faseko bigarren partida. Lehen jardunaldian bana egin zuten San Mamesen Israelgo Hapoel K.S taldearen kontra.