Athletic Club
Normaltasunez
Llorente Lezaman entrenatu da
Erredakzioa
Bielsarekin astelehenean izandako ika-mikaren ondoren, normaltasunez aritu da Rincon de Sotoko aurrelaria Lezaman.
Fernando Llorente Athleticeko aurrelaria normaltasunez entrenatu da Lezaman. Astelehenean entrenamendu utzi zuen errioxarrak Marcelo Bielsa entrenatzailearekin ika-mika izan eta gero. Aldageletara joateko esan zion teknikari argentinarrak, bere jarrerarekin haserre.
Gaurko lan-saioa 10:30ean hasi da eta Claudio Vivas Bielsaren laguntzaileak zuzendu du hasiera batean. Ondoren, argentinarra zelairatu da.