Itxi

Athletic Club

Lesioa

Sancetek bihurritua dauka ezker orkatilako barrualdeko alboko lotailuan

EITB Media

Oihan Sancet Athleticeko jokalariak min hartu zuen Betisen aurkako Ligako partidan, azaroearen 3an. Klubak ez du zehaztu Nafarroakoak jokatu ezinda emango duen epea, baina ez da prest egongo Ludogoretsen kontrako Europa Ligako neurketarako.

  • Oihan Sancet

    Sancet, Betisen aurkako partidan gola sartzeko aukera argia alferrik galdu ostean. Argazkia: EFE

Oihan Sancet Athleticeko jokalariak bihurritua dauka ezker orkatilako barrualdeko alboko lotailuan, Bilboko klubak azaroaren 4an jakinarazi duenez. Sancetek min hartu zuen azaroaren 3an San Mamesen jokatu zen LaLiga EA Spots eta Betisen arteko partidan (1-1).

Nafarroakoak berdegunea utzi behar izan zuen, min hartuta, 70. minutuan. Athleticek ez du zehaztu Sancetek jokatu ezinda emango duen epea, baina ez da prest egongo Ludogoretsen kontrako Europa Ligako azaroaren 7ko neurketarako, eta, antza, Valladoliden aurkako hilaren 10eko Ligako norgehiagoka ere galduko du.