Itxi

Athletic Club

5 puntu

Athletic, jaitsiera postuetan

Erredakzioa

Getafek Mallorcaren aurka lortutako garaipenak (1-0) sailkapen nagusiko 18. postuan utzi du Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldea.

  • Athleticen entrenamendu Lezaman. Argazkia: EFE

    Athleticen entrenamendu Lezaman. Argazkia: EFE

Athletic jaitsiera postuetan da une honetan. Getafek Mallorcaren aurka lortutako garaipenak (1-0) sailkapen nagusiko 18. postuan utzi du Bilboko taldea, bost punturekin. Granadak ere bost ditu, 17.ean.

Osasuna eta Espanyol, bakarrik, daude Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldea baino okerrago. Gorritxoek lau puntu dituzte eta katalanek bakarra baino ez.

Iaz ere kaskarra izan zen Athleticen denboraldi hasiera, baina giroa ez zegoen aurten bezain nahasia. Uda ez da erraza izan, Javi Martinezen alde egiteak oihartzun handia izan du, eta Fernando Llorenteren egoera ez du ematen hobetuko denik.