Itxi

Athletic Club

2024ko Urrezko Baloia

Unai Simon, 2. Yashin sarian; Nico Williams, 15. Urrezko Baloiko sailkapen nagusian

EITB Media

Unai Simon bigarren izan da atezain onenari ematen zaion Yashin sarian, Dibu Martinezen atzetik. Horrez gain, Nico Williams 15. postuan geratu da jokalari onenaren sarian.

  • Unai Simon

    Unai Simon, Athleticeko atezaina. Argazkia: EFE

2024ko Urrezko Baloiaren gala Parisen egin da, urriaren 28an. Han saritu dituzte urteko jokalari, entrenatzaile eta talde onenak. Athleticen bi jokalari egon dira sariak irabazteko hautagaien artean: Unai Simon eta Nico Williams.

Unai Simon bigarren geratu da 2024ko atezain onenari ematen zaion Yashin sarian. Athleticen atezainak Errege Kopa irabazi zuen Athleticekin eta Eurokopa Espainiako selekzioarekin, baina urteko atezain onenaren saria Dibu Martinez Aston Vilako atezainari eman diote. Martinezek Amerika Kopa irabazi zuen Argentinarekin.

Horrez gain, Nico Williams 15. izan da Urrezko Baloiko azken sailkapenean. Athleticeko jokalariak Errege Kopa irabazi zuen Bilboko taldearekin eta Eurokopako txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin. 2024ko Urrezko Baloia Rodrigo Hernandez Manchester Cityko jokalariak jaso du.