Itxi

Athletic Club

Lezaman

Llorentek entrenamendua utzi du Bielsarekin ika-mika izan eta gero

Erredakzioa

Zuri-gorriak partida bat jokatzen ari zirenean, Bielsak gelditzeko eskatu die. Haserre, Llorenterengana hurbildu da, eta, berarekin hitz egin eta gero, aldageletara joateko esan dio.

01:28
Llorentek entrenamendua utzi du Bielsarekin ika-mika izan eta gero

Fernando Llorentek taldekideek baino lehenago utzi du Lezamako entrenamendua. Zuri-gorriak partida bat jokatzen ari zirenean, Marcelo Bielsak gelditzeko eskatu die. Haserre, Llorenterengana hurbildu da, eta, berarekin hitz egin eta gero, aldageletara joateko esan dio.

Ondorioz, Rincon de Sotoko aurrelariak amaitu baino lehenago utzi behar izan du lan-saioa, baina bere keinuen arabera ez zegoen erabakiarekin ados. Llorente barik, Athleticek entrenatzen jarraitu du.

Haserrealdiak are gehiago okertu du Fernando Llorentek Athleticen duen egoera.