Itxi

Athletic Club

Sariak

Giuseppe Bergomi eta Maria Gstöttner, Athleticen 2024ko 'One Club Man/Woman Award' saridunak

EITB Media

Kirol ibilbide guztia Inter Milanen eman zuen Bergomik jasoko du Bilboko klubaren 'One Club Man' saria, eta ibilbide osoa USV Neulengbachn egin zuen Maria Gstöttnerrek jasoko du 'One Club Woman' saria.

  • Giuseppe Bergomi

    Giuseppe Bergomi. Argazkia: @AthleticClub

Giuseppe Bergomi eta Maria Gstöttner dira Athleticen 2024ko 'One Club Man/Woman Award' saridunak. Klubak hala jakinarazi du urriaren 22an, kanal ofizialetan. Saria ibilbide osoa talde berean eman duten jokalariek jasotzen dute. Garaikurrak abenduaren 3an edo 4an Athleticeko gizonezkoen taldeak Real Madrilen aurka San Mamesen jokatuko duen neurketan banatuko ditu klubak.

Gizonezkoen mailako 'One Club Man' saria Giuseppe Bergomi (Settala, 1963/12/22) italariarrak jasoko du. Inter Milanekin 756 partida ofizial jokatu zituen 1979 eta 1999 artean. 1989an Serie A (Italiako Liga) irabazi zuen, UEFAko hiru Kopa (1991, 1994 eta 1998) era baditu bere palmaresean, eta 1982ko Coppa (Italiako Kopa) eta 1989ko Supercoppa (Italiako Superkopa) ere bereganatu zituen. Gainera, ibilbide luzea egin zuen Italiako selekzioarekin, nazioarteko 81 neurketa jokatuta eta 1982ko Munduko Txapelketa irabazita.

Bestalde, emakumezkoen mailako 'One Club Woman' saria Maria Gstöttnerrek jasoko du. Maria "Mary" Gstöttner (St. Pölten-Land, 1984/02/08) USV Neulengbach Austriako taldeko ikur izan da. ÖFB Frauen-Bundesligako (Austriako Liga) historiako golegilerik handiena da Gstöttner, USV Neulengbachekin Austriako lehen mailako 465 partidatan 393 gol sartuta. USV Neulengbachekin 12 liga jarraian irabazi zituen, lehenengoa 2003an erdietsi zuelarik. Sei aldiz izan zen ÖFB Frauen-Bundesligako golegile nagusia (2001etik 2005era eta 2013an). Horrez gain, 35 aldiz jantzi zuen Austriako selezkioko elastikoa, eta 2018an Bruno sari entzutetsua jaso zuen, urteko jokalaririk onenari ematen zaiona.

Maria Gstöttner. Argazkia: @AthleticClub

Maria Gstöttner. Argazkia: @AthleticClub