Itxi

Athletic Club

Lagapena

Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita

EITB MEDIA

Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.

  • Adu Ares, Berenguerren alboan. Argazkia: EFE

    Adu Ares, Berenguerren alboan. Argazkia: EFE

Athleticek eta Zaragozak akordioa lortu dute Adu Ares aurrelariak utzita joka dezan denboraldia amaitu arte. Muturrekoak 27 partidatan parte hartu du lehoi gisa, eta 2027ra arteko kontratua du.

Aresek bi gol sartu zituen Kopan Rubiren aurka, eta Ligako partida batean hartu du parte, Bartzelonaren aurka, bigarren jardunaldian.