Athletic Club
F Liga
Naroa Uriarte, Paula Arana eta Amaia Iribarren Athleticeko jokalariek Granadan jokatuko dute, utzita
Agentziak | EITB Media
Hiru irteera horiek kontuan hartuta, Athleticek sei jokalari laga ditu datorren denboraldira begira, aurrez Eider Arana (Eibar), Amaia Martinez (Espanyol) eta Marina Artero (Deportivo) utzi dituela iragarri baitzuen.
-
Naroa Uriarte, Paula Arana eta Amaia Iribarren. Argazkia: Athletic Club
Athleticek jakinarazi du Naroa Uriarte atzelariak, Paula Arana aurrelariak eta Amaia Iribarren harrobiko erdilariak Granadan jokatuko dutela datorren denboraldian, utzita.
Uriarte (23 urte) iaz ere aritu zen Andaluziako taldean, Aranak (22 urte) 83 partida ofizial jokatu ditu Athleticeko lehen taldearekin azken hiru denboraldietan, eta Iribarrenek (21 urte) debuta egingo du F Ligan, talde zuri-gorriaren harrobian 102 norgehiagoka jokatu ostean.
Gauzak horrela, dagoeneko sei jokalari laga ditu Athleticek datorren denboraldira begira: orain aipatutako hirurak, Eider Arana (Eibar), Amaia Martinez (Espanyol) eta Marina Artero (Deportivo), hain justu ere.