Itxi

Athletic Club

Elkarrizketa Radio Euskadin

Llorente: 'Nire etorkizuna airean dago'

Erredakzioa

"Une zailak igaro ditut, hartu behar izan ditudan erabakiak oso zailak izan direlako. Baina orain oso pozik nago nire itzulerarekin", adierazi du Athleticeko aurrelariak.

  • Fernando Llorente. EFE

    Fernando Llorente. EFE

Fernando Llorente Athleticeko aurrelariak bere "etorkizuna airean" dagoela aitortu du. Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan elkarrizketatu dute Errioxako jokalaria. "Urtarrilean aukera guztiak aztertuko" dituela esan du Llorentek.

"Une zailak igaro ditut, hartu behar izan ditudan erabakiak oso zailak izan direlako. Baina orain oso pozik nago nire itzulerarekin", erantsi du

"Oso prozesu luzea izan da, negoziazioan gertatu diren gauza guztiak ez dira niretzat onak izan, prozesuan nik izan dut kalte handiena", azaldu du Rincon de Sotoko jokalariak.

Arreta, taldean

Hala ere, orain  arreta taldean jarri behar duela uste du aurrelariak. "Orain, hori guztia ahaztu nahi dut, eta arreta taldean jarri", adierazi du. Horren ildotik, "gai honetaz baino gehiago, nire golez hitz egitea" nahi du Llorentek.

Bestalde, Bielsarekin harreman txarra izatea ukatu du zuri-gorriak: "Gezurra da". Gainera, aurrelariak behin baino gehiagotan errepikatu du: "Ni Athleticekoa naiz eta zuri-gorria izaten jarraituko dut, hemen egon ala ez. Guztiok onena nahi dugu Athleticentzat".

Azkenik, jarraitzaileen txistuek "min handia" egin diotela aitortu du errioxarrak, "baina gutxiengo batenak dira".