Itxi

Athletic Club

Ez du jarraituko

Imanol Garcia de Albenizek Athletic utzi eta Sparta Pragan jokatuko du, salduta

EITB MEDIA

Bizkaiko klubak zehaztu duenez, eragiketan, kopuru finko batez gain, helburuen araberako aldagai bat eta etorkizunean futbolaria berreskuratzeko aukera ere badaude. Athleticen harrobian hazita, Gallartako ezker hegalekoak hamar partida jokatu ditu lehen talde zuri-gorrian.

  • Imanol Garcia de Albeniz, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Imanol Garcia de Albeniz, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Imanol Garcia de Albenizek Athletic utzi eta Sparta Pragan jokatuko du, salduta, Bilboko klubak astearte gauean iragarri duenez.

Athleticek zehaztu duenez, eragiketan, kopuru finko batez gain, helburuen araberako aldagai bat eta etorkizunean futbolaria berreskuratzeko aukera ere badaude.

Athleticen harrobian hazita, Gallartako ezker hegalekoak hamar partida jokatu ditu lehen talde zuri-gorrian, 2023-24 denboraldian denak. Bere ibilbidean, Eibarren ere aritu da, utzita, 2022-23 denboraldian, eta Kopako titulu bat du: 2024ko apirilean lortu zuen, Athleticeko jokalari bezala.