Itxi

Athletic Club

Lesioa

Julen Agirrezabalak haustura hirukoitza du gerrialdean

EITB MEDIA

Athleticeko atezainak, bere klubak iragarri duenez, "hiru haustura ditu, eskuineko L2, L3 eta L4 zeharkako apofisietan". Aste batzuk emango ditu bajan; ostegunean, Unai Simon taldekideari ebakuntza egingo diote.

  • Julen Agirrezabala, San Mamesen. Argazkia: EFE.

    Julen Agirrezabala, San Mamesen. Argazkia: EFE.

Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak kolpea hartu du eskuin gerrialdean, asteartean, Lezaman, talde zuri-gorriaren entrenamenduan, eta, horren ondorioz, "hiru haustura ditu, eskuineko L2, L3 eta L4 zeharkako apofisietan", Bilboko klubak iragarri duenez. Agirrezabalari, arratsaldean, azterketa erradiologikoa egin diote, eta orduan ikusi dute haustura hirukoitza; Athleticek ez du zehaztu nolako denbora emango duen bajan.

Athleticen aurreikuspena zen Agirrezabalak hastea denboraldia titular bezala, kontuan izanik Unai Simon taldekideari, ostegunean, ebakuntza egingo diotela, eskuineko eskumuturrekoan; arabarrak "hilabete batzuk" emango ditu bajan, asteartean Josean Lekue Athleticeko medikuak adierazi duenez.

Bi arazo fisiko horien ostean, Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alex Padilla eta Oier Gastesi 20 urteko gazteak ditu prest, denboraldiaurreko partidetan atepean kokatzeko.