Itxi

Athletic Club

Elkarrizketa

Llorente: 'Beti izango naiz Athleticekoa'

Erredakzioa

"Lelokeri" asko esan direla ziurtatu du aurrelariak. "Nire aurkako jarrera hartu duen jendea egoteak min ematen dit. Aurten poz handiak ematea espero dut iragan denboraldian bezalaxe", erantsi du.

  • Fernando Llorente. Foto: EITB

    Fernando Llorente. Foto: EITB

San Mamesek datozen neurketetan harrera ona ematea espero du Fernando Llorente Athleticeko aurrelariak. Gainera, Rincon de Sotoko jokalariak mezu gehiago bidali dizkie zale zuri-gorriei: "Beti izango naiz Athleticekoa".

Cadena Ser irratiak Llorente elkarrizketatu zuen atzo, Espanyolen aurkako partida jokatu eta gero. "Lelokeri" asko esan direla adierazi zuen Errioxako jokalariak, lesio baten plantak egin dituela esatea adibidez. Bestalde, filtrazioekin minduta azaldu zen. "Athleticekin guztia ematen saiatuko naiz. Athleticekoa naiz eta izango naiz, nahiz eta taldean ez jarraitu", erantsi zuen.

"Nire aurkako jarrera hartu duen jendea egoteak min ematen dit. Aurten poz handiak ematea espero dut iragan denboraldian bezalaxe", esan zuen. Aurrelariak ez zituen kazetarien galderak erantzun ordu batzuk lehenago Cornellan. Antza denez, Cadena Ser irratiarekin elkarrizketa aldez aurretik adostu zuen.