Itxi

Athletic Club

Lagapena

Unai Vencedorrek Racing Santanderren jokatuko du, Athleticek utzita

EITB MEDIA

Erdilari bilbotarra Eibarren aritu da, klub zuri-gorriak utzita ere, 2023-24 denboraldian; horrenbestez, Hypermotion Ligan jarraituko du, 2024-25 denboraldian.

  • Unai Vencedor, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Unai Vencedor, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Unai Vencedorrek Hypermotion Ligako Racing Santanderren jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldian, asteazkenean Athleticek iragarri duenez; Vencedor Athleticeko jokalaria da, gutxienez 2027ko ekainera arte.

Vencedorrek, 23 urtekoa bera, Eibarren jokatu du 2023-24 denboraldian, Athleticek utzita, halaber. Talde armaginean, 40 partida ofizialetan zelairatu da, eta bi gol sartu ditu.

Athleticen, erdilariak 2020an egin zuen debuta; orain arte, 82 norgehiagoka ditu jokatuta.