Athletic Club
Denboraldiaurrea
Athleticek lagunartekoa jokatuko du Stuttgart Bundesligako txapeldunordearen aurka
EITB MEDIA
Norgehiagoka abuztuaren 10ean jokatuko dute, Alemanian, Stuttgart hiriko MHP Arena futbol-zelaian. Lehoiek aurredenboraldian jokatuko duten laugarren partida izango da.
-
Athleticen artxiboko argazkia. EFE
Athleticek VfB Stuttgart Bundesligako txapeldunordearen aurka jokatuko du, abuztuaren 10ean, MHP Arenan, 15:30etik aurrera. Lehoiek 2024/25 denboraldiaurrerako duten laugarren lagunartekoa da, orain arte beste hiru iragarri baitituzte: Burgos CF (uztailak 20), Real Racing Club (uztailak 24) eta Aston Villa (abuztuak 7).
Ernesto Valverderen taldeak Sebastian Hoeneßek gidatzen dituen gizonak izango ditu aurrean. Inoizko sasoirik onena amaitu berri dute alemaniarrek, Bundesligan bigarren postua lortuta, 73 punturekin. Hori dela eta, Txapeldunen Ligan hartuko dute parte.