Itxi

Athletic Club

Polemika

Athletic: 'Javi Martinezek Lezamako hesi gainetik salto egin zuen'

Erredakzioa

Jokalariak 00:15 aldera "salto egin zuen Lezamako kanpo hesitik gora". Segurtasun enpresako zaindariak Javi Martinez geldiarazi, eta ondoren.

  • Javi Martinezen aurkezpena Bayern Munichekin. EFE

    Javi Martinezen aurkezpena Bayern Munichekin. EFE

Javi Martinez Bayern Municheko jokalaria iragan larunbateko goizaldean Lezaman baimenik gabe sartu zela ziurtatu du gaur Athleticek. Antza denez, kirol instalazioak inguratzen dituen hesitik gora salto egin zuen erdilariak.

Talde zuri-gorriko iturriek jakitera eman dutenez, segurtasun enpresak gertakari baten berri eman zuen iragan larunbatean. "Gizon batek Lezamako kanpoko hesia salto egin" zuen 00:15 aldera. Zaindariak ezezaguna harrapatu zuen.

Harrapatuta zegoela ikusirik gizonezkoa Javi Martinez gisa identifikatu zen, Athleticek azaldu duenez. Bere gauzak hartzera joan zela jakinarazi zion jokalariak zaindariari.

Javi Martinezen azalpenak entzun eta sartzeko baimena eman zion zaindariak, iturriek zehaztu dutenez.

Lezamara joatekoa zela ez zuen jakinarazi jokalariak, Athleticen arabera. Ondorioz, kirol instalazioetan sartzeko baimenik ez zuela gaineratu du talde zuri-gorriak.