Athletic Club
Polemika
Javi Martinez: 'Ateak normal ireki zizkidaten'
Erredakzioa
"Historia hau egia dela uste duenik egotea sinesgaitza da…", argitaratu du Athleticeko jokalari ohiak twitter sare sozialean.
-
Javi Martinez, Bayerneko jokalaria. Argazkia: EFE
Javi Martinezek iragan asteburuan, goizaldean, Lezama bisitatu zuela dioten informazioak azaldu dira azken egunetan, komunikabideetan. "22:30etik 23:00etara Lezaman egon nintzen larunbatean. Ateak normal ireki zizkidaten. Ezin daiteke inolaz ere lapurretaz mintzatu", adierazi du jokalari nafarrak, Bayern Munich taldeak jakitera eman duenez.
"Historia hau egia dela uste duenik egotea sinesgaitza da…", argitaratu du Bayern Municheko erdilariak twitter sare sozialean.
Bizkaiko zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez, iragan igandeko goizaldean Javi Martinez Lezaman azaldu zen, baina itxita zegoela ikusita hesitik gora salto egin zuen. Talde zuri-gorriak ez ditu informazioak baieztatu, ezta ukatu ere.
Bestalde, Markel Susaetako Javi Martinezen taldekide ohiak polemika mintzagai izan du prentsaurrekoan, Lezaman entrenamendua egin ostean. "Gertatutakoaren berri ez dugu, ondorioz, ez dugu iritzirik emango", esan du.