Itxi

Athletic Club

Berritzea

David Aznarrek kontratua luzatuko du Athleticekin beste denboraldi baterako

EITB MEDIA

Teknikari zuri-gorriak F Ligako seigarren postua lortu du oraingoz, bi jardunaldiren faltan, taldea entrenatzen duen lehen denboraldian. Oso pozik agertu da berritzearekin.

  • David Aznar, kontratuaren berritzea sinatzeko ekitaldian

    David Aznar, kontratuaren berritzea sinatzeko ekitaldian

David Aznar Athleticeko emakumeen taldearen entrenatzaileak eta klubak kontratua beste urte baterako luzatzeko akordioa adostu dute, ostegun honetan jakinarazitakoaren arabera. Lehoiak gidatzen egindako lehen denboraldian, F Ligako seigarren postuan sailkatzea lortu du teknikariak, bi jardunaldiren faltan. Kontratuaren sinadura asteazken arratsaldean egin zuten, Ibaiganen, Jon Uriarte presidentearekin eta Xabier Arrieta kirol arduradunarekin.

Sasoi honetan, Athleticek etxean jokatutako 14 partidetatik 11 irabazi ditu. Horrez gain, zuri-gorriek Kopako finalaurrekoetara sailkatu ziren, Granada CF, Madril CFF eta UDCA Tenerife kanporatuta. Dena den, Bartzelonaren kontra galduta, ez zuten txapelketan aurrera egitea lortu.

Liga amaitzeko bi norgehiagoka geratzen dira, eta bosgarren plaza dute jokoan Madril CFF taldearen aurrean. Era berean, agur berezia eman nahi diote denboraldiari San Mamesen, ekainaren 16an, igandez.

Entrenatzaile zuri-gorria oso pozik agertu da kontratua berritzeko erabakiarekin: "Hona etorri nintzen lehen egunetik bertakoa banintz bezala sentitu naiz, oso zoriontsu nago hemen, eta egia esanda, zoriontsu nago beste denboraldi batez hemen jarraituko dudalako. Athletici buruz hitz egiten dizutenean, familiarteko kluba dela uste duzun arren, iritsi arte ez zara ohartzen zein garrantzitsua den".