Athletic Club
Bere gauzak nahi zituen
Ahalegindu ote zen Javi Martinez Lezamako hesitik gora salto egiten?
Erredakzioa
Jokalariaren ingurukoek ETBri ziurtatu diotenez, ez zen goizaldeko ordu bietan izan eta jokalari nafarra ez zen hesia pasatzen ahalegindu.
-
Javi Martinez, Bayerneko jokalaria. Argazkia: EFE
Azkenean aldageletara sartzea lortu zuen, baina armairua hutsik aurkitu zuen. Nafarraren gauzak beste toki batean zeuden.
Bayern Municheko jokalari berria Bilbora itzuli da asteburuan, Bundesligako atsedena aprobetxatuz. Senideak bisitatu zituen Aiegin eta taldeki ohiekin afaldu zuen.
Jokalariaren ingurukoek ETBri ziurtatu diotenez, ez zen goizaldeko ordu bietan izan eta jokalari nafarra ez zen hesia pasatzen ahalegindu.
Oraindik ere Athleticeko jokalaria zenean, klubaren baimenik gabe joan zen Munichera, Bayernekin azterketa medikoa gainditzeko. Horregatik, agian, azken berri honek ez ditu hainbeste harritu zale zuri-gorriak.