Athletic Club
Berritzea
Itxaso Uriartek kontratua berritu du Athleticekin beste denboraldi baterako
EITB MEDIA
Erdilari gasteiztarrak laugarren denboraldia beteko du Lezaman, eta 25 partida jokatu ditu aurten.
-
Itxaso Uriarte, Athleticeko jokalaria
Itxaso Uriartek Athleticen jarraituko du datorren denboraldian, kontratua urtebeterako luzatu ostean. Gainera, helburuen arabera, beste bat luzatzeko aukera dago. Gasteizko erdilariak 25 partida jokatu ditu sasoi honetan, 18 titular gisa. Guztira, 79 neurketa ofizialetan hartu du parte 2021eko udan iritsi zenetik.
Uriarte ezinbesteko pieza izan zen David Aznarrentzat denboraldi hasieran, apirilean ebakuntza egin zioten arte, eskuin belaunean meniskopatia zuelako. Datorren denboraldirako prest egongo da. Gasteizko Aurreran hezi zen Itxaso; ondoren, Realean hamarkada batez jokatu eta gero, Athleticek fitxatu zuen 2021ean.
Jon Uriarte, Athleticeko presidentea, eta Xabi Arrieta, Emakumezkoen Futboleko kirol zuzendaria, Ibaigane Jauregian egindako ekitaldian izan dira. Itxaso pozik agertu da Klub zuri-gorrian bere ibilbidea luzatu ahal izateagatik: "Sentsazio oso onak izan ditut berdegunean, gero eta minutu gehiagorekin eta protagonismo handiagoarekin. Jokalari hobea sentitzen naiz".
¿ Itxaso Uriartek denboraldi batez berritu du Athletic Clubekin!
— Athletic Club (@AthleticClubFem) June 3, 2024
La centrocampista gasteiztarra, que cumplirá así su cuarta campaña en Lezama, ha disputado 25 partidos esta temporada. #Itxaso2025 #AthleticClubFem ¿