Itxi

Athletic Club

Kontratu berritzea

De Marcosek kontratua berritu du Athleticekin denboraldi batez

EITB Media

Oscar De Marcosek 2025eko ekainaren 30era arte luzatu du talde zuri-gorriarekin lotzen duen kontratua. Horrenbestez, Arabako jokalariak beste denboraldi bat emango du Bilboko taldean.

3:39

Oscar De Marcosek kontratua berritu du Athleticekin 2025eko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak talde zuri-gorriak Sevillaren aurka garaipena bereganatu (2-0) ostean, EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida amaituta.

De Marcos 2009-2010 denboraldian iritsi zen Athleticera, 20 urterekin, eta 14 urte bete ditu talde zuri-gorrian. Denboraldi honetan Errege Kopa irabazi du, eta bere palmaresean bi Espainiako Superkopa ere baditu.

Guardiakoa (Araba) taldean jarraitu ala ez pentsatzen aritu da, aurreko denboraldian bezala; azkenean, jarraitzea erabaki du. Beraz, kolore zuri-gorriak defendatuko ditu 2024-2025 denboraldian ere. Athleticek lau txapelketa jokatuko ditu datorren sasoian: Liga, Espainiako Superkopa, Europa Liga eta Errege Kopa.

 

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
01 10:30 - 14:00 ARRAUNA | Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa
01 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
01 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Duatloiko finalerdia
01 16:00 - 20:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 21. etapa
01 16:45 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko finala: Altuna III vs Artola

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen