Athletic Club
Pubiseko lesioa
Ander Herrerari ebakuntza egingo diote gaur
Erredakzioa
Athleticeko erdilaria Ulrike Muschaweck sendagilearekin izan da, Alemanian, pubalgia aztertzeko. Amorebietak eta Aurtenetxek normaltasunez entrenatu dute.
Munichen Ulrike Muschaweck sendagilearen kontsultan egon eta gero, Ander Herrerari irailaren 7an, ostiralean, ebakuntza egingo diote, pubiseko mina kentzeko.
Athleticek lan saioa egin zuen atzo Lezaman. Fernando Llorente eta Ander Herrera ez ziren entrenamenduan egon. Amorebieta eta Aurtenetxe, ordea, normaltasunez entrenatu ziren. Bi ordu iraun zuen asteazken goizeko entrenamenduak.
Fernando Llorentek normaltasunez entrenatu zuen asteartean, baina asteazken goizeko lan saioan baja izan da. Aurrelari errioxarrak hondar-lesio arina dauka ezker iskioetako erdimintzezko muskuluaren tendoiaren tuberositatean.