Itxi

Athletic Club

San Mameseko lanak

Ekarpen ekonomiko handiagoa egiteko eskatu dio Patxi Lopezek Athletici

Erredakzioa

Lehendakariak gutun bat bidali dio Josu Urrutia presidente zuri-gorriari. Javi Martinezen salmentarekin lortutako dirua futbol-zelai berrian inbertitzeko eskatu dio EAEko agintariak.

01:19
Patxi Lopez lehendakariak gutuna bidali dio Josu Urrutiari

San Mames Barriaren lanetako finantziazioan Athleticen ekarpena handiagoa izatea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariak Josu Urrutia presidente zuri-gorriari. Exekutiboko buruzagiak gutun bat bidali dio Urrutiari. Javi Martinez Bayern Munichi saldu eta gero lortutako 40 milioi euroak zelai berrian inbertitzeko eskatu dio talde zuri-gorriari lehendakariak.

Lehendakaritzako iturriek baieztatu dutenez, Patxi Lopezek eskaera formala egin dio Athletici. Talde zuri-gorria San Mameseko lanen "finantziazioan gehiago inplikatu" beharko litzatekeela adierazi du lehendakariak aste honetan.

Gutunean, salmentaren bidez lortutako dirua erabiliz ekarpen ekonomikoa handitzea eskatzen dio Athletici lehendakariak. San Mames berriaren eraikuntzan inplikatu diren erakundeek egoera ekonomiko zailari aurre egin behar diotela gogorarazi du Patxi Lopezek.

Bestalde, San Mames Barriaren finantziazio publikoa berriz eztabaidatzeko eskatu dio Bilboko Udalari Bilduk.