Athletic Club
EAEko hauteskundeak
Athletic, boto arrantzan aritzeko itsaso egokia
@IsuskoAB
Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeak izango dira urriaren 21ean eta alderdi politikoak Athleticen inguruan aritu dira.
-
Lopez, Bilbao, Urkullu, Basagoiti eta Mendia.
Botoen atzean jada?
Athletic hainbat politikoen ahotan dago. Azken boladan jasotako 40 milioi euroekin zer egin behar duen takde zuri-gorriak baloratu dute.
Patxi Lopez lehendakaria Javi Martinezen fitxaketari buruz mintzatu da. Horren harira, San Mames berriaren finantzaketan, Athleticek parte-hartze handiagoa izan beharko lukeela uste du. Jokalari nafarraren truke Athleticek jasotako diruari buruz (40 milio euro) galdetu diotenean, hori erantzun du Lopezek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan.
Iñigo Urkullu EAJko presidentearen iritzian, Athleticek ez luke diru gehiago jarri beharko San Mames Barriaren eraikuntza finantzatzeko. Akordioak bere horretan mantendu beharra daukala defendatzen du EAJk, talde bizkaitarrak Javi Martinez salduta, 40 milioi euro jaso dituen arren.
Horri buruz galdetu diote Iñigo Urkulluri (EAJ), eta honela erantzun du: "Bere garaian sinatu zen akordioa oso landua izan zen. Horregatik, akordioak bere horretan mantendu beharra dauka. Alde bakoitzak berak sinatutakoa bete dezala".
Bestalde, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Radio Euskadin hitz egin du San Mames Barria proiektuaz. Haren ustez, Athleticek diru gehiago jarri beharko luke zelai berria eraikitzeko.
"Krisi garaian gaude, eta San Mames Barria proiektuaren kontratua berrikusi beharko litzateke. Erakundeek San Mames Barriarako egiten dituzten ekarpenak alda egin daitezke. Horrekin bat nator", adierazi du EAEko PPren lehendakarigaiak.
Azkenik, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritzia dugu. Diru banaketa berriz aztertu behar dela uste du. Javi Martinezen fitxaketarekin 40 milloi jaso ondoren, eta egungo egoera ekonomikoa ikusita, Athleticek diru gehiago eman behar duela San Mames BArriaren proektuari esan du.