Itxi

Athletic Club

Adierazpenak Radio Euskadin

Basagoiti: 'Athleticek diru gehiago jarri behar du San Mames Barrian'

Erredakzioa

EAEko PPren presidenteak Radio Euskadin hitz egin du zelai berria eraikitzeko proiektuaz. Erakundeen ekarpenak alda egin daitezkeela eta kontratua berrikusi beharra dagoela gaineratu du.

01:54
Antonio Basagoiti

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Radio Euskadin hitz egin du San Mames Barria proiektuaz. Haren ustez, Athleticek diru gehiago jarri beharko luke zelai berria eraikitzeko.

"Krisi garaian gaude, eta San Mames Barria proiektuaren kontratua berrikusi beharko litzateke. Erakundeek San Mames Barriarako egiten dituzten ekarpenak alda egin daitezke. Horrekin bat nator", adierazi du EAEko PPren lehendakarigaiak.

Basagoitik argi dauka lehendakaritza lortuz gero Athleticekin hitz egingo lukeela San Mames Barria proiektuaz: "Lehendakaria izango banintz, Athleticekin eseriko nintzateke, eta hau esango nioke talde zuri-gorriaren agintariei: Kontratu hau daukagu. Egoera ekonomikoa aldatu egin da, eta orain, kontratua berrikusi beharra daukagu".

EAEko PPren presidenteak ez du gustuko politikariek Athleticen kirol egituran sartzea. "Ez dut onartzen politikariek Athleticen fitxaketez eta jokalariez iritzia ematea. Mendiak, Urkulluk eta Lopezek ez dute Llorenteren egoeraz edo Javi Martinezen fitxaketaz hitz egin behar. Interes politikoak eta Athletic ez dira nahasi behar", gaineratu du Basagoitik.