Athletic Club
IFFHS
Athleticek Bayern Munich gainditu du kluben munduko sailkapenean
Erredakzioa
Talde zuri-gorria zazpigarren postuan ageri da Futbolaren Historia eta Estatistikaren Nazioarteko Federazioak osatu duen sailkapenean.
-
Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Athletic sailkapen horretako zazpigarren postuan azaltzen da, iaz hamaikagarren postuan egon zelarik. Bartzelona da ranking honetako lehen sailkatua eta Universidad de Chile dago bigarren postuan. Real Madrilentzat da sailkapen honetako hirugarren postua. Boca Juniors (laugarren), Chelsea (bosgarren) eta Atletico Madril (seigarren) daude Athleticen aurretik.
Talde zuri-gorriaren atzetik dago Bayern Munich, Javi Martinezen talde berria.
IFFHSk egindako kluben munduko sailkapena (2011-9-1/2012-8-31):
1. FC Bartzelona (ESP) 342 puntu
.2. Universidad de Chile (CHI) 317
.3. Real Madril (ESP) 293
.4. Boca Juniors (ARG) 292
.5. Chelsea (ING) 268
.6. Atletico Madril (ESP) 262
.7. Athletic Club (EUS) 258
.8. Bayern Munich (ALE) 254
.9. Libertad Asuncion (PAR) 247
10. Corinthians (BRA) 242