Itxi

Athletic Club

Oviedok fitxatu du

Cerrajeria: 'Zelaitik kanpo, ez dago harremanik Bielsarekin'

Erredakzioa

Barakaldoko jokalariak Athleticekin egin du denboraldiaurrea, eta Bigarren B Mailako Oviedon bukatu du. Bielsarekin harreman pertsonalik ez dutela esan du jokalariak Cope Asturiasen.

  • Galder Cerrajeria Athleticekin jokatutako partida baten.

Galder Cerrajeriak Athleticekin egin zuen denboraldiaurrea, eta Oviedo Bigarren B Mailako taldean bukatu du. Asturiaseko hiriburura iritsi, eta Marcelo Bielsa izan du hizpide COPE Asturias katean.

"Bielsarekin ez dago harreman pertsonalik. Zelaietatik at, ez dago harremanik Bielsarekin", adierazi du Galder Cerrajeriak.

Barakaldoko erdiko defentsak dioenez, futbolarekin zerikusia duten gaiez bakarrik hitz egin daiteke Bielsarekin: "Futbolarekin harremana duten gaiez, edo kontu taktikoen inguruan bakarrik hitz egin daiteke Bielsarekin. Futbolariak lan tresna moduan ikusten ditu, eta horregatik du Loco ezizena".

Azkenean, ezin izan zuela Bielsa agurtu gaineratu du Galder Cerrajeriak.