Athletic Club
EA SPORTS LIGA
Athleticek 1-1 egin du Granadaren aurka, eta Txapeldunen Liga urrunago dauka
Agentziak | EITB Media
Athleticek ez du ondo hasi partida, eta Granada aurretik jarri da 6. minutuan, Iñaki Williamsek bere atean gola sartuta. Guruzetak egin du zuri-gorrientzat berdinketaren gola.
-
Iñaki Williams, gola sartzeko aukera bat huts egin ostean. Argazkia: EFE
Athleticek eta Granadak bana egin dute gaur gauean San Mamesen jokatu duten partidan, eta, ondorioz, zuri-gorriek atzera egin dute datorren denboraldian Txapeldunen Ligan jokatzeko ametsa lortzeko bidean. Andaluziako taldeak, berriz, Lehen Mailan jarraitzeko borrokari eusteko baliatuko du gaur eskuratutako puntua.
Norgehiagokako jokaldirik erabakigarrienak lehen zatian gertatu dira. Zuri-gorriak ez dira ondo hasi, eta Granadaren gola 6. minutuan iritsi da. Gerard Gumbauk kornerra atera du, eta baloia Unai Simonen atean sartu da, Iñaki Williamsek buruz ukitu ostean.
Berdinketaren gola Gorka Guruzetak egin du, 24. minutuan, Nico Williamsen jokaldi on bat baliatuta.
Athleticek berdindu egin ditu etxean jokatu dituen azken bi partidak, eta, ondorioz, Txapeldunen Ligan postu bat lortzeko borroka zaildu egin zaio.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Paredes (Yeray, 46. min), Yuri (Lekue, 70. min); Galarreta, Unai Gomez (Herrera, 62. min); Iñaki Williams, Sancet (Berenguer, 62. min), Nico Williams; Guruzeta (Raul Garcia, 82. min).
1 - Granada: Batalla; Bruno Mendez, Rubio, Ignasi Miquel, Carlos Neva (Corbeanu, 91. min); Antonio Puertas (Uzuni, 64. min), Sergio Ruiz, Gumbau, Jozwiak (Maoussa, 80. min); Gonzalo Villar (Ricard, 46. min) eta Lucas Boye (Arezo, 80. min).
Golak: 0-1, 6. min: Iñaki Williams, bere atean. 1-1, 24. min: Guruzeta.
Epailea: Javier Iglesias Villanueva. Txartel horia atera die Paredes (4. min), De Marcos (27. min), Sancet (37. min) eta Herrera (95. min) Athleticeko jokalariei eta Ernesto Valverde entrenatzaileari (90. min), eta Antonio Puertas (47. min) eta Bruno Mendez (66. min) Granadako jokalariei.