Itxi

Athletic Club

Bere twitterrean

Javi Martinez: 'Ahal dudanean, guztiak agurtu nahiko nituzke'

Erredakzioa

Bayerneko jokalariak bere twitterrean idatzi duenez, Athletici, taldekideei eta zaleei agur esatea gustatuko litzaioke.

  • Javi Martinez, Bayern Munichekin debuta egiten. Argazkia: EFE

Javi Martinezek bere twitterrean honakoa idatzi du: "Ahal dudanean, guztiak agurtzea gustatuko litzaidake". Antza denez, Bayerneko jokalari berriari Athletici, taldekideei eta zaleei agur esatea gustatuko litzaioke.

Dena den, Athletic eta zaleak, ez daude pozik jokalariak alde egin duen moduarekin. Hasieran, zaleek Fernando Llorente izan zuten ikuspuntuan, taldetik joan nahi zuela esan zuelako: Javi Martinezek, ordea, ekainaren 24tik zekien Athleticetik alde egin nahi zuela, baina ordutik aurrera, Athleticen oso ondo dagoela eta 2016ra arte geratzea duela helburu esaten zuen.

Bayernek 40 milioiko etete klausula ordaindu zion Athletici erdilariagatik. Zaleak ez zeuden oso haserre Bayernek etete klausula ordaintzen zuelako. "Etete klausula ordaintzen badute, ez dago zer eginik", entzuten zen San Mameseko zaleen artean.

Baina Javi Martinezek azken asteetan hartu zuen jarrerak, begiak ireki zizkien zaleei. Athleticeko jokalariak Begoñako basilikara joan zirenean, Fernando Llorentek argazkiak atera zituen zaleekin, baina Javi Martinezek ez. Aiegiko erdilaria, jendeari kasurik egin gabe eta korrika sartu zen autobusera. Barakaldoren aurka jokatutako adiskidantzazko partidako atsedenaldian Lasesarretik alde egin zuen Bayernen interesa zela eta. Javi Martinez taldearen baimenik gabe joan zen Munichera, Bayernekin azterketa medikua egiteko. Gauez egin zuten azterketa medikua, eta jokalaria izkutatu nahian ibili ziren.

Javi Martinezek ez zuen agurtzeko prentsaurrekorik eman, eta orain, ahal duenean agur esatea gustutako zitzaiola idatzi du bere twitterrean. Zail izango du Javi Martinezek Athleticeko zaleekin bakeak egitea. Igande honetan, zale batzuk pankarta bat atera zuten, eta honako jartzen zuen: "Kaiser Aiegi=Ustelkeria. Athletik Es Ist Nicht Zu Verfunken". Euskarara itzulita; "Kaiser Aiegi=Ustelkeria. Athletic ez dago salgai".