Athletic Club
2-0 Valladolidi
Aurreneko hiru puntuak
Erredakzioa
Aritz Adurizen eta Markel Susaetaren golei esker Ligako lehen garaipena eskuratu du Bielsaren taldeak.
-
Athletic. Argazkia: EFE
Athleticek ligako lehen garaipena eskuratu du Valladolid taldeak, San Mamesen, 2-0eko markagailuarekin gaindituta. Aritz Aduriz eta Markel Susaeta izan dira golegileak.
Athleticek erritmo bizia ezarri dio partidari lehen zatian. Baloiaren jabetza zuri-gorriena izan da, baina bakarrik azken minutuetan heldu da arriskuarekin Jaimek defendatutako atera.
Gol aukera garbienak Susaetarentzat eta Aduritzentzat izan dira. Valladolidek ere arriskua sortu du eta markagailua estreinatzeko hainbat abagune izan ditu. Atsedenaldian, (0-0).
68. minutuan baloia utzi dio Muniainek Susaetari, honek jaurti eta atzelari baten aldaratzea Adurizi heldu zaio. Donostiarrak ez du huts egin eta gola egin du (1-0).
Golak konfiantza eman dio talde zuri-gorriari eta 75.ean partida erabakita utzi du Susaetak. Eibartarrak gol ederra lortu du arearen ezkerretik.
Fitxa teknikoa:
2 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Iñigo Perez (San Jose, 87'); Iturraspe (Galarreta, 46'); Susaeta, De Marcos, Muniain (Toquero, 88'), Isma Lopez; eta Aduriz.
0 - Valladolid: Jaime; Rukavina, Jesus Rueda, Marc Valiente, Peña; Ebert (Lolo, 83'), Álvaro Rubio (Sastre, 61'), Victor Perez, Omar; Oscar (Bueno, 78') eta Javi Guerra.
Golak:
1-0, 69': Aduriz.
2-0, 75': Susaeta.