Itxi

Athletic Club

Bayerneko jokalari berria

Javi Martinez: 'Itxaronaldi luzea izan da, baina oso pozik nago'

Erredakzioa

Jokalari nafarrak asteburu honetan bertan joka dezake bere talde berriarekin, Bayern Munichekin.

01:04
Javi Martinezek Bayern Munichen jokatuko du

Javi Martinez Bayern Municheko jokalari berria da, eta "oso pozik" dago. Bost urteko kontratua sinatu du nafarrak Alemaniako klubarekin eta Bundesligaren historiako fitxaketarik garestiena da Aiegikoa.

"Oso pozik nago eta hainbeste historia duen taldean jokatzeko irrikitan. Itxaronaldi luzea izan da, baina azkenean bukatu da", adierazi du jokalariak 'FCB.tv'-n.

Javi Martinezek Ahleticen baimenik gabe bidaitu zuen asteartean Munichera eta, bertan, azterketa medikoa gainditu eta gero, gaur, 40 milioi euroko etete klausula ordaindu du Bayernek Profesionalen Futbol Ligan.

Bestalde, fitxaketa "zaila" izan dela aitortu du Karl-Heinz Rummenigge Bayerneko presidente exekutiboak. Athleticekin harremanik izan ez dutela esan du. "Javi Martinez gurekin dago eta oso pozik gaude".

Ordaindutako diru-kopurua "handia" dela aitortu du Rummeniggek, baina Javi Martinezen ahalegina azpimarratu nahi izan du: "Bere soldatako hainbat diru-kopuru kobratzeari uko egin dio".

Gainera, Javi Martinezek asteburu honetan bertan joka dezake Bayernekin: "Bayernekoa da dagoeneko eta orain entrenatzailearen erabakia da", esan du.