Athletic Club
Fitxaketa
Javi Martinez LFPn dago
Erredakzioa
Informazio guztien arabera, Bayern Munichek jokalari nafarraren etete klausula (40 milioi eurokoa) ordainduko du gaur.
Bayern Municheko hainbat buruzagi Aiegiko jokalariarekin daude eta bertara Athleticeko ordezkari bat ere hurbildu da.
Astearte gauean Munichera bidaiatu zuen nafarrak eta gaur Athleticek jakinarazi duenez, "baimenik gabe" egin zuen. Klubak bere baitan dagoen jokalariari diziplina falta hori azal dezan eskatu dio, beharrezkoak diren neurriak hartzekotan.