Athletic Club
HJK-ko bigarren entrenatzailea
Rantala: 'Athletic ez dago kanporaketa bat jokatzeko egoera onenean'
Erredakzioa
HJK Helsinkiko bigarren entrenatzailearen ustez, talde zuri-gorriak "gorabehera asko ditu bere jokoan" denboraldi hasiera honetan.
-
HJK Helsinki taldea Loiuko aireportura iritsi den unea. Argazkia: EITB
Juho Rantala HJK Helsinki taldeko bigarren entrenatzailea Athletic aztertzen ibili da azken egunotan, eta talde zuri-gorriak "puntu ahulak" dituela adierazi du.
Betisen aurkako partida, San Mamesen ikusi zuen Rantalak. "Athleticen jokoa Jekyll doktorea eta Mr. Hyde bezalakoa da. Batzuetan bikain jokatzen dute, eta beste batzuetan, nahiko gaizki", esan du HJK taldeko bigarren entrenatzaileak.
Rantalaren ustez, Athletic ez dago kanporaketa bat jokatzeko egoerarik onenean. "Bere bi jokalari onenak ez dira zelaian egongo, eta bost gol hartzetik datoz. Honek guztiak kanporaketa irabazteko aukera eman diezaguke", gaineratu du.