Itxi

Athletic Club

En Lezama

Llorente eta Javi Martinez entrenamenduetara itzuli dira Lezaman

Erredakzioa

Iker Muniain taldearekin aritu da astelehen honetako lan saioan, eta badirudi ostegunean HJK Helsinkiren aurkako jokatzeko prest egongo dela.

  • Javi Martinezek eta Llorentek Athleticekin egin dute lan saioa Lezaman. Argazkia: EFE

Javi Martinez eta Fernando Llorente Athleticekin entrenatu dira astelehen honetan Lezaman. Igandean ez zuten Betisen aurka jokatu, eta gaur itzuli diralan saioetara.

Betisen aurka jokatu ez zuten jokalariekin aritu dira bi futbolari hauek. Ostiralean egin zuten azken lan saioa Llorentek eta Javi Martinezek. Zaleen irainak jasan behar izan zituzten, eta asteburua libre izan dute.

Bestalde, Iker Muniainek lan saioa arazorik gabe bukatu du, eta badirudi HJK Helsinkiren aurka ostegunean jokatu beharreko Europa Ligako playoffetako joaneko partidarako prest egongo dela.

Abuztuaren 30ean jokatuko da Europa Ligako playoffetako itzulerako partida. Helsinkin jokatuko du Athleticek 19:00etan.