Itxi

Athletic Club

Athletic-Betis

Llorente eta Javi Martinez deialditik at utzi ditu Bielsak

Erredakzioa

Ez dira taldeak Lezaman egin duen lan saioan egon, eta ez dute Betsien aurka jokatuko. Muniain ere baja izango da, min hartuta dagoelako. Beñat Betsien deialdian sartu du Pepe Mel entrenatzaileak.

  • Llorente eta Javi Martinez deialditik at geratu dira. Argazkia: EFE

Athleticek larunbat honetan egin du Betisen aurka BBVA Ligako lehen partida jokatu aurreko azken lan saioa. Llorente eta Javi Martinez ez dira entrenamenduan egon, eta Bielsak deialditik at utzi ditu. Ez dute Betisen aurka jokatuko.

Iker Muniain ere baja izango da igandean (19:00etan) Athleticek Betisen aurka jokatu behar duen partidarako. Jokalari nafarra min hartuta dago, eta ez da igandean jokatzeko moduan egongo.

Jokalari hauek osatzen dute Athleticen deialdia: Iraizoz, Toquero, San Jose, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Isma Lopez, Iñigo Perez, Gurpegui, Aduriz, Ander Herrera, Castillo, Ekiza, Igor Martinez, Ruiz de Galarreta eta Ramalho.

Beñat, Betisen deialdian

Betisek 19 jokalariko deialdia eman du Athleticen aurkako partidarako. Hemeretzi jokalari horien artean Beñat aurkitzen da. Igorreko erdilaria Betsietik irten sdaitekeela esan da azken egunotan. Talde andaluziarra Wolfsburgorekin negoziatzen ari omen da, baina Athleticen eskaintzaren zain daude talde andaluziarrean. Pepe Mel entrenatzaileak deitu dituen hemeretzi jokalarietako bat harmailetan utzi beharko du, eta Beñat izan daiteke azken orduan kanpoan gera daitekeen jokalaria.

Betisen deialdia: Casto, Fabricio, Alex Martinez, Chica, Nacho, Amaya, Paulao, Dorado, Ruben Perez, Cañas, Beñat, Salva Sevilla, Agra, Juan Carlos, Pozuelo, Molina, Ruben Castro, Pereira eta Campbell.