Itxi

Athletic Club

Lesioa

Ruiz de Galarretak lesioa du eskuin hankako soleoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arazo fisikoak zelaietatik kanpo edukiko luke 2024ra arte, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.

  • RuIz de Galarreta, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

    RuIz de Galarreta, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko erdilariak lesioa du eskuin hankako soleoan, 2024ra arte zelaietatik kanpo izango lukeen arazo fisikoa, talde zuri-gorriak ostegun honetan jakinarazi duenez.

30 urteko erdilaria taldekideetatik aparte aritu da Lezamako entrenamenduan, eta bere egoera "eboluzioaren zain" geratu da, soleoan izandako lesioagatik. Horrela, Atletico Madril eta Las Palmasen aurka jokatuko dituzten partidak galduko ditu.