Athletic Club
Berritzea
Adu Aresek Athleticen jarraituko du 2027ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bi aldeek adostutako akordioaren arabera, aurrelariak 2027ko ekainaren 30era arte jokatuko du Athleticen.
Adu Aresek eta Athleticek aurrelariaren kontratua 2027ra arte berritzeko akordioa adostu dute, asteazken honetan iragarri dutenez. 22 urteko aurrelariak 13 partida jokatu ditu talde zuri-gorriarekin, joan den denboraldian Mallorcaren kontra debuta egin zuenez gero. Bi gol sartu zituen Errege Kopako partida hartan, eta Valderderen taldeak aurrera egin zuen kanporaketan.
Santutxu futbol taldetik iritsi zen Lezamara Ares 2021-2022 denboraldian, CD Baskonian jokatzeko, baina berehala egin zuen Bilbao Athleticera jauzia. Bigarren taldearekin sartutako hamar goletatik sei sartu zituen.
¿ Adu Aresek 2027ra arte berritu du bere kontratua!
— Athletic Club (@athletic_eus) December 14, 2023
Hegalekoak hiru denboraldiz luzatu du Athletic Clubekin duen lotura.#AduAres2027 #AthleticClub ¿