Itxi

Athletic Club

EA Sports Liga

Granada-Athletic neurketa berriz hasiko da astelehenean, abenduaren 11n, 21:00etan

EITB Media

EA Sports Ligako 16. jardunaldian Andaluziako taldearen eta Bizkaikoaren artean bertan behera geratutako partida astelehenean jokatuko da, 21:00etan, 18. minutuan hasita.

  • Granada - Athletic Club

    Granadako eta Athleticeko joklariak, partida eten den momentuan. Argazkia: EFE

Igande honetan, abenduaren 10ean, Nuevo Los Carmenes estadioan bertan behera geratu den Granadaren eta Athleticen arteko EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidak astelehenean (abenduak 11) jarraituko du, 21:00etan.

Estadioko harmailetan zegoen 70 urteko gizon baten heriotzagatik geratu da neurketa bertan behera. Epaileak 18. minutuan eten du norgehiagoka, medikuek hura artatu bitartean. Gizona suspertzen saiatu dira, desfibriladorea erabiliz, baina, azkenean, hil egin da.

LaLiigak jakinarazi duenez, abenduaren 11n hasiko da berriz partida, 18. minutuan, Athleticen aldeko 0-1eko emaitzarekin, Iñaki Williamsek gola sartu baitu 6. minutuan.