Athletic Club
Entrenamendua
Herrera eta Muniain lanean hasi dira Lezaman
Erredakzioa
Bi jokalariak normaltasunez entrenatu dira taldekideekin batera. Marcelo Bielsak ordu eta erdiko lan saioa antolatu du Lezaman.
Iker Muniain eta Ander Herrera Olinpiar Jokoetan parte hartu eta gero bueltan dira eta Athleticeko taldekideekin batera entrenatu dira gaur Lezaman. Parte-hartzea bukatu eta bost egun geroago Muniain eta Herrera etxean dira.
Bi jokalariak normaltasunez entrenatu dira taldearekin batera. Marcelo Bielsak ordu eta erdiko lan saioa antolatu du Lezaman. Slavenen aurkako itzuliko neurketa prestatzeko baloiarekin hariketa ezberdinak egin dituzte zuri-gorriek.