Itxi

Athletic Club

Batzar Nagusia

Uriarte: "Gizartearen babesa izaten jarraitzen dugula ikusi dugu"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticeko presidentea pozik agertu da, aurkeztutako puntu guztiek aurrera egin dutelako, baina, era berean, bozketetan izandako abstentzio handia deitoratu du.

  • Jon Uriarte, Athleticeko presidentea, Batzar Nagusian

    Jon Uriarte, Athleticeko presidentea, Batzar Nagusian. EFE

Jon Uriarte Athleticeko presidentea pozik agertu da klubaren Batzar Nagusiaren ostean, "gizartearen babesa" izaten jarraitzen dutela ikusi dutelako. Asteazken goizaldean amaitu da Euskalduna Jauregian, Bilbon, egindako bilera.

"Gizartearen babesa izaten jarraitzen dugu", esan du Uriartek, "oso pozik, eguneko puntu guztiak aurrera ateratzeagatik".

Aldi berean, atsekabetuta ere agertu da Batzar Nagusiaren ondoren emandako prentsaurrekoan, bozketetan abstentzioa handia izan baita. Uriarteren ustez, "bilera oso luzea izateak (zortzi ordu baino gehiago) eta jaiegun bezperan egin izanak" eragin du hori.

Horrez gain, datorren denboraldirako "jomugan dituzten jokalarien kontratuak" berritzeko konfiantza duela berretsi du. "Gurekin jarraituko dutela uste dut", gaineratu du.